XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

20. atala. -Etxez etxeko salmenta

1.-Etxez etxeko salmentatzat hartzen da bizileku pribatuetan, astialdi- eta bilera-lekuetan, lantokietan eta antzekoetan egindako eskaintzaz gauzatzen dena eta ez saltzailearen merkataritza-etxean egindakoaz.

2.-Salmenta-mota hori eskaintzeko publizitatea kontsumitzaileari eman beharko zaio, eta ondorengo alderdiak izan beharko ditu:

a) Enpresaren bereizgarriak eta helbidea.

b) Salmenta mota hau gauzatzeko baimenaren zenbakia.

c) Produktu edo zerbitzua merkatuan zalantzarik gabe hautemateko beharrezkoak diren datuak.

d) Ordaintzeko kopuru, modu eta baldintzak, bidaltzeko gastuak eta epea.

3.-Beste edozein motatako salmentaren bidez eskuratutako salgaiak etxera eramatea ez da aurreko gaiaren barruan sartuko.

21. atala.-Baldintzak